Matematikari Eragin. 3 Urte
Bernabeu Ruiz, Javier / Herrero, Nieves / Martín Fernández, Goyi
Ikasminak Haur Hezkuntzarako duen Eragin matematikari proiektuaren bidez, haurrek pentsamendu logikoa garatuko dute, eta bizipenak, manipulazioa eta talde-lana ardatz hartuta, oinarrizko kontzeptu matematikoak ikasiko dituzte, honako eduki-multzo hauekin lotuta: Objektuen geometria eta propietateak, Neurriak eta espazio-denborazko erlazioak, Logika eta problemen ebazpena, eta Zenbakiak eta kalkulua.
Hona hemen Eragin matematikari proiektuaren helburuak:
Ikastea guztion eskura egotea. Jarduerak dibertsifikatzen ditugu, ikasteko erritmo eta estilo desberdinei erantzuteko.
Ikasle guztiak protagonista sentitzea. Ikasleek berek deskubritzen dituzte kontzeptuak jolasen eta elkarrizketen bidez.
Ikastea esperientzia bat izatea. Hainbat dinamika proposatzen ditugu, haurrek beren alderdi soziala eta komunikatiboa esperimentatu eta garatu ditzaten.
Ikastea erronka bat izatea. Haurren jakin-mina eta errealitatearen analisia sustatzen ditugu, hainbat ikuspuntutatik.
Beren ikaskuntzaz jabetzea. Metakognizioko estrategiak ezartzen ditugu (zer ikasten duten, nola ikasten duten hobeto, nola sentitzen diren ikasten...).
Prozesu osoa ebaluatzea. Ikaskuntza-une guztien ebaluazioa errazten dugu (jolasa, hitzez adieraztea eta adierazpen matematikoa).
Ikasleek oinarri sendo bat eskuratzea. Geroago sortu daitezkeen ulermen eta arrazoiketa matematikoko arazoei aurrea hartzeko aukera ematen dugu.