¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de RAMON SAIZARBITORIA
de RAMON SAIZARBITORIA
Ondarretako uretatik atera eta toallarekin lehortzen ari denbainulariari begira dago gizona. Gaixo egon arren, ez du FaustinoIturbek, psikologo ohi eta idazleak, erakarmenik galdu emakumeentzat.Sexualitate baldar eta grinatsutik aske, lasaiago sentitzen diraemakumeak bere ondoan, afektuaren eta aitormen atseginaren samurrean.Gauzak horrela, Ana psikologoaren maitasun-jazarpen tematiak asko duumoretik, are komikotasunetik ere.Anaren bidez ezagutzen du Faustino Iturbek Lili, hamabost urteko neska bizkorra, baina nerabezaroaren krisialdian bete-betean sartua. Kalezkale garatutako solasean, gurasokeriarik gabe, eta neskaren galdera,zalantza eta jakin-minaren aurrean ulerbera agertzen delako idazlea,Otzeta eta Gerra Zibilaren garaiko sekretu baten jakitun egingo duLilik. Juan Aramendia falangista nafarraren sinadura erakusten dioLilik idazleari, aitonaren poesia-liburu batean. Handik aurreranobelaren tramak abiadura bizia hartzen du, isilpeko istoriotraumatikoak ere kanporatuz, baina batik bat, isil-gordean iraun duenmaitasun istorio erromantiko triste eta ezinduaren mataza harilkatua.Donostiatik Otzetara eta Otzetatik Donostiara, gaur egundik GerraZibileko gertalekuetara oihartzun eginez, eta Intxortako parajeetatikegungo bizitzara. Batetik bestera, leku eta denboraren jauziangaratuko da nobela distirante hau bikain amaitzeraino.Idazle handi batek dakiena baino gehiago esaten du bere liburuetan.Eta Ramon Saizarbitoriak asko daki, baina gutxitan garatu du honakohonetan, Lilirekin batera, eta bizitzari begira, erakusten duensamurtasuna. Belaunaldi zaharragoak ondorengoari transmititu nahiliokeen ondare egiazkoena.