¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de RAMON SAIZARBITORIA
de RAMON SAIZARBITORIA
Behin batean, amak liburutegitik jaso ohi zituen liburuen artean,Kandinsky eta ni izenburukoa atzeman nuen, pintorearen alargunakidatziriko memoria liburu bat, zeinean oso anekdota bitxia ageri den.Dirudienez, antzinako ohitura bati jarraiki, tsarren Errusian,Urtezahar eta Urteberri arteko gauean, neska gazteak kalera ateratzenziren aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari izena galdetzeko, usteabaitzen hura bezala deitzen zen batekin ezkonduko zirela. [...]Anekdota irakurri nuenean abenduaren lehendabiziko egunetan geundeneta, auskalo zergatik, horrelako eroaldiak izaten baititugu, zerasartu zitzaidan buruan, Errusian balekoa zenak balio behar zuelahemen, eta erabaki nuen neuk ere, Kandinskyren emazteak bezala, saioaegin behar nuela. Hauxe da liburuaren hasiera distirantea. Aitor etaManu: bi izen, bi izakera, bi sentipen, Mirenen bizitzan. Aitor alaManu izan, egiazkoa ala fantasiazkoa izan, maitasuna bera da maiteduguna.