Askatasuna, Etengabeko Borroka Bat
Ferguson, Palestina Eta Mugimendu Baterako Oinarriak
Davis, Angela
Hau da Angela Davisek argitaratu duen azken liburua. Bertanpuri-purian dauden munduko mugimendu sozial batzuk aztertzen ditu.AEBtako Beltzen Bizitzak Axola Du fenomenoari buruz hitz egiten du,baita duela berrogeita hamar urte sortu ziren Pantera Beltzei buruz.Biolentziari buruz. Liderrez eta masa mugimenduez. Palestinarrenerresistentziaren zilegitasuna argudiatzen du. Terrorismoaren izenbeltzaz aritzen da, eta kartzelaz eta mozkinak ateratzeko zigorrarenkultura hedatzen duten korporazioez. Baina bereziki, liburu honek,idazkera irmo, informatu, militante eta finarekin intersekzionalitatea lantzen du. Alegia, munduko borroka ezberdinak lotzen ditu, tokiantokiko gatazkak beste leku batzuekin konektatzen ditu. Hala egin zenDavis ezagun hirurogeita hamarreko AEBtan eta munduan: bere kontrakojazarpenak kubatarrak, alemanak, frantsesak, vietnamdarrak edotasobietarrak konbokatu zituen. Eta hori nahi du Davisek egun:Fergusonen zapaltzen diren beltzak, emakume beltzak, langileak,emakume lesbiana beltzak, trans emakumeak, haur palestinarrak,presoak, baztertuak, pobretuak mugimendu berri batean lotzea, memoriaizango duen etorkizunera begirako mugimendu bat eratzea.
Ver más