¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de MIRALLES, ANA
En stock (sólo online)
Pídelo antes de 14 hrs y 57 mins y recíbelo el 03/10/2024 eligiendo envío 24 horas
de MIRALLES, ANA
Emilio Ruizen eta Ana Mirallesen 'Waluk 3. Txakur Handiaren bidea' lan honetan, protagonistek, Walukek eta Eskimok, agur esan diete Valkiari eta bere kumeei, eta bidaian aurrera egin dute, izarrek gidaturik.Laster konturatuko dira eremu mortu haiek ez direla uste bezainbakartiak eta izaki bitxiak bizi direla bertan, esterako, Loki, izakixelebre eta oso adimentsu bat, herrestan, hegan eta jauzi egitenbadakiena eta bere burua sutsuki babesten duena. Eta, jakina, han dira gizakiak ere, hartzentzat guztiz beldurgarriak diren izaki ahul,hozbera eta arriskutsu horiek, zapata parea egiteko hartzei larruakentzeko gauza diren horiek, euren txakur fidelekin leretatik tiraka.Baina baliteke Artikoan gauzak hain begi bistakoak ez izatea,irudikeriak guztiz ohikoak baitira han. Baliteke hartzek eta txakurrek gauza asko izatea komunean. Baliteke lagun onak izatea eta are elkarmaitatzea ere. Eta baliteke txakurren patua Waluk eta Eskimo hartzazkar eta ausarten esku egotea, Uhuapeu hontza, inguru haietan inoizibili den hontz jakintsu eta zentzudunena lagun dutela.Raquel Alzate marrazkilariaren hitzetan ?Zoragarria da Artikoarenedertasunari Ana Mirallesen begietatik, haren trebezia artistikoareneskutik so egin ahal izatea, kolore ñabardura miresgarriez betetzenbaitu hango eremu zabal zuria. Begietarako opari bikaina da, halaber,trazua animalien bolumen eta forma errealistetara egokitzeko duenzehaztasuna, nola gorpuzten eta biziarazten dituen animaliak, gu baino are gizatiarrago egiten dituzten keinuez hornitzen?.Alzatek adierazi duenez, ?fantasiarik eroenak bat egiten du espeziedesberdinetako animalien jokamoldeari buruzko datu guztiz zehatzekin,eta narrazioan ikuspegi biak argi bereiz badaitezke ere, Emiliorenmaisutasunari esker bien uztarketak osotasun harmoniatsu batsorrarazten du, non natura eta etologia zehatz eta argi azaltzendiren. Maitasuna, ikasteko grina eta askatasun nahia Artikoko abentura honetako zirrikitu izoztu guztietatik azaltzen zaizkigu, beti ereumore azkar eta ironikoaz lagundurik?. Waluk sortako beste bi liburuki argitaratu dira: 'Waluk' (Astiberri, 2017) eta' Waluk 2. BidaiaHandia' (Astiberri, 2018).
En stock (sólo online)
Pídelo antes de 14 hrs y 57 mins y recíbelo el 03/10/2024 eligiendo envío 24 horas