¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de TÜRKERI, ZEKINE
de TÜRKERI, ZEKINE
2014ako uda da. Irakeko Kurdistanera bidaia egin du egileak, kazetari gisa, Saddam
Hussein kanporatu ostean lurralde horrek autonomia zabal bat bereganatua duenean,
kurduak beren buruaren jabe nola moldatzen diren ikusteko eta munduari kontatzeko
pasatako oinazeak eta momentuan bizi dituzten itxaropen eta zailtasunak: errefuxiatu- eremuetako istorioak, emakume arkeologo baten ametsak, zahar eta gazteen abenturak, gizon nahiz emazteen pozak eta nekeak berdez pintaturiko basamortuan
Alabaina, bera han dela gertatu da Estatu Islamiarraren ofentsiba, eta hasierako asmoak aldatuta gerrako erreportaje-sorta bat egin behar du orduan
kazetariak, frontetik oso hurbil baina borroka horren nondik norakoak
ikusi gabe. Munduko minoria nazional handienaren bizi-nahi eta bizi
ezinaren kronika fresko eta indartsua, gertakarien lekuko zuzen batek kontatua.