¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de URGELL LÁZARO, BLANCA
de URGELL LÁZARO, BLANCA
Batek baino gehiago, nik uste, harriduraz hartuko du lan hau: ba ote dago oraino zer esanik Larramendiren Eranskin ospetsuari buruz? Ez da hau, bada, Mitxelenak aspaldi egin zuen zerbait? Areago, et al da Mitxelenak egin zituen maisu-lanetako bat? Gai honek azkenotan izan duen bilakaeraz jabe direnak gogoratuko bide dira, gainera, Lakarra irakasleak ere gaia bere egin duela, eta beste iturri ziur baten aurkikuntza Harrieten gramatikako hiztegitxoak profitatuaz iturri ezezaguteko lekukotasunen kopurua nahikoa gutzitu ez ere, batzuetan beste iturri bati hala-hola egotzitako hitzak hobeto azaldu ere egin dituela. Beraz, hertsiki Filologia dei dezakegunaren arloa iturri bilaketan, alegia Eranskina bilateke izatea euskal testurik aztertuena, eta aitor dezadan hasieratik irakurleak eremu honetan ia ez duela ezer berririk aurkituko hemen, ezpada pare bat zehaztapen edo egozpen berri. Deusik ez, tamaina honetako idazki bat zuritzeko kontuan.