¿Necesitas ayuda? Llámanos al 967 225 863
de AZURMENDI OTAEGI, JOXE
de AZURMENDI OTAEGI, JOXE
Liburu hau osatzen duten saioetako bat multikulturalismoaz etamestizajeaz ari da, globalizazioaz eta unibertsaltasunaz, négritudemugimenduaren historiatik abiatuz eta gaur egungo hirietaino etorriz,beste batean, herri zapalduek oro har autogorrotorako izan duten joera erakusten zaigu, judu zenbaitek bere jatorriaz izan dutenjokabidearen argitan: dela mespretxu eta ukoa, dela itxurazko goratzebaina izatezko ahaztura, hurrengo batek historiaren objektua betieraikuntza bat dela gogorarazten digu, eta iragan asmatuak herri baten sorreran eta bilakaeran daukan garrantzia azpimarratu, hainbatadibide erabiliz: Asterix galiarraren balentriak, Karlos V.aenperadorearen genealogiak, mito zaharrak eta utopia berriak? Lausaiakera labur, egileak ohi duen estilo ñabar eta bizian, edukietanjantzia eta tonuan zirikatzailea, arrazoiketan malgu baina usteetanfinko, erreferentzietan kosmopolita eta keinuetan etxeko. Izan ere,zernahitaz ari dela ere, gutaz ari baita beti Azurmendi, oroipenez eta itxaropenez bizirik jarraitu nahi duen euskal herri baldar baina hala ere maite honetaz.